Iñaki Artola
Hizkuntz normalizaziorako aurrerapausoak emateko helburuarekin sortu zen Hezkuntza Sailaren Euskara Zerbitzuan NOLEGA (Normalizazio Legearen Garapena) izeneko atala, 1984an. NOLEGA atalaren egitekoak bi arlo nagusitan gauzatu dira: eskola-giroa euskalduntzea eta Hezkuntza Administrazioa euskalduntzea. Jardun horren berri, eta aurrera begira egin beharrekoen berri zabala eskaintzen digu Iñaki Artolak artikulu honetan. Ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzarako proiektuen baitan, Ulibarri programaren berri ematen zaigu, eta baita programa honekin urte hauetan lortu denaren berri ere. 303 ikastetxeetako programak lotu, koordinatu, eta topaguneak lortzeko erabili den antolamendu eredua azaltzen zaigu. Aurrera begira egin beharrekoen artean, berriz, NOLEGA ataletik bultzatzen diren programa eta ekimen guztiok dituzten helburuak lortuko badira, guztiak osotasun batean eta plan osatu modura planteatu beharra azpimarratzen du egileak.