Artikulu honetan gaitasun eleaniztunaren ikuspegi elebakarra eta ikuspegi holistikoa alderatzen dira, eta bigarrena aldarrikatzen da. Ikuspegi elebakarraren arabera eleaniztunaren barnean hainbat elebakar daude eta, oro har, hiztun ez-gaituak dira. Aldiz, ikuspegi holistikotik abiatuz, eleaniztuna hiztun osoa da eta bere hizkuntza gaitasuna eguneroko behar komunikatiboaren araberakoa da. Halaber, dakizkien hizkuntzak erabili egiten ditu mezuak ulertzeko eta ekoizteko. Ondorioz, bere berbaldietan, erabiltzen duen hizkuntza erabiltzen duela ere, beste hizkuntzen aztarnak sumatzen dira. Laburbilduz, gaitasun eleaniztuna ez da hainbat gaitasun elebakarren batura, eta eleaniztunaren eta elebakarraren portaera linguistikoak oso bestelakoak dira