Ikerketa honetan D ereduan 2 urtetatik eskolatutako haurren gaitasun metalinguistikoen jabetze goiztiarra, eta jabetze honek (bai irakasleek bai ikasleek erabilitako hizkuntzaren eta bereziki euskararen jabekuntza errazteko) estrategia komunikatiboen erabilpena laguntzen duela egiaztatu nahi da. Horrez gain, hizkuntz zuzenketari dagokionez, bapateko egoeratan erabiltzeko moduak eta eraginkortasuna ere aztertu dira. Hizkuntzaren, bereziki euskararen, 2H-IJI prozesuaren elkartruke komunikatiboan, korroa eta txokoak zein egoera diren azaltzen digu egileak, eta egoera horietan haurrek eta irakasleek erabiltzen dituzten estrategiak aztertzea izan du helburu ikerketa honek. Emaitzek gelako metodologia komunikatiboan kontuan hartzeko informazio interesgarria erakutsi dute: hizkuntzaren jabekuntzan estrategia eraginkorrenak aipatzeaz gain, euskararen eta oro har hizkuntzaren irakaskuntza eta jabekuntza-ikaskuntzaren prozesuan ikasleek duten eragin aktiboa baieztatzen duelako. Hori dela eta, haur hizkuntzaren garapena sustatzeko, irakaskuntzari, eta zehazki irakasleei, protagonismo berezia eta garrantzitsua eman beharko diegula ondorioztatzen da lan honetan