Miren Ibarluzea Santisteban
Itzulpen ikasketa soziologikoei jarraikiz, lan honetan aztergai da itzulpenaren ikuspegia literatur historiari buruzko lanetan. Hain zuzen ere, 1961-2016 bitarteko euskal literaturaren hamaika historiografiatan itzulpengintzak izandako errepresentazioari erreparatzen zaio: lehenbizi, azterketarako gakoak azaltzen dira; ondoren, historiografiak kokatzen dira eta itzulpenari buruzko diskurtsoa aztertzen da historiografiaz historiografia; eta, azkenik, ondorio gisa, diskurtso horien bilakabidearen deskripzioa egiten da