María Luisa San Martín Erviti
Orain dela hamar bat urte ingurutik hasi, eta gaur egun arte ikasle euskaldunen kopurua nola hazi den, eta oro har, ikasleek euskararekiko zein jarrera izan duten erakusten digu Mª Luisa San Martinek artikulu labur honetan; horretarako, ikerketa ezberdinetako hainbat datuz baliatzen da. Jarrera baikor horren aurrean, errektoretza-taldeak jartzen dituen oztopo guztiak azpimarratzen dizkigu, eta hizkuntza politika bat ez izateak edo ez onartzeak dakarren kaltea zenbaterainokoa den agerian jartzen digu bertan.