Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen ¿Euskal Unibertsitate Sistema¿ arautzeko legean euskarak duen lekuaz ari zaigu artikulu honetan Alex Marañon. Legean aipatzen diren hainbat artikulu azaltzen dizkigu, eta horien inguruko bere ikuspuntua ematen digu. Besteak beste, Madriletik datorren LOU legeak dionera makurtzen dela, eta unibertsitatean euskarari lehentasunik ez zaiola ematen nabarmentzen digu. Hizkuntza eskubideak aitortu arren, eskubide horien urraketaren aurrean ez dela neurririk hartzen esaten digu, eta legean unibertsitateak euskaraz ikasteko eskubidea bermatu behar duela esan arren, hori ez dela betetzen. Abian diren ikasketa berrietako hainbat datu ere eskaintzen zaizkigu artikuluan, euskaraz dagoen eskaintzaren inguruan. Irakasleen hizkuntza eskakizunen, euskarazko materialaren eta Euskal Unibertsitatea sortzearen beharraren inguruan aipamena eginez amaitzen da artikulua.