O.R.A. Buruzagi Nagusia: De Gaulle Jenerala. Ipar Euskal Herriko arduraduna. Paul Gelos, Donibane Lohizuneko udaleko Idazkari Nagusia eta diputatua 1914-1948 urte bitartean. Alemaniar gudarosteari buruzko ahalik eta informaziorik gehiena biltzea helburu zuen talde bat antolatu zuen, gero Donostiako lankide baten esku uzteko. Informazioa guztiz garrantzitsua zen De Gaullerentzat ; informazio hori Askapen Armada antolatzeko ezinbesteko armamentua lortzeko erabiltzen baitzuen ingelesen aurrean.