Mende hasieraz geroztik subjetibizazio eta antierrealismo-prozesuan barrena amildua zen eleberria, lehen mundu-gerratearen ondoren setati azpimarkatzen joateko ezaugarriok. Mundua aldatu da, baita eleberria ere. Euskal eleberria ez zuen dardara honek harrapatu. Mende-mugaren ondotik azaleratzen den krisitik urrun, mundu egonkorrean oinak dituela eta ortzian izar finkoak, arrisku orotatik babesturik, ez du ukitu ere egiten. Bi mundu-gerren eta 1936koaren oihartzunen bat heltzen da anekdota-mailara, baina bizipen latz horiek utzitako arrastoak ez ditu astitzen euskal eleberrigintzaren zutabeak.