Xabier Diharce
Baiona-tik hogei kilometretan da Beloke-ko fraidetxea ; eta, Espainia-ko mugatik hogoi kilometretan ere. Mila zortzi ehun eta hirurogoita hamargarren urtetik hunat, guzieri ongi-etorri egina izan zaiote hor, bereziki mendiz bertzaldetik etorri iheslarieri. Joanden mendean, Karlista gazteak etorri zitzaizkon atebe-keta ; hetarik badire hemen fraidetuak, xahartuak eta saindutuak. Mende huntako hogei-ta hiruko abendoaeren 14-an, Baiona-ko Apezpiku zendu ondoko biharamunagoan, aita Abadea eta bertze bi fraide Alemanek eramanak izan dire preso, lehenik hurbilenekorat, gero Bordale-ko fama tzarrekorat. Hortik igorria izan da aita Abade Jean-Gabriel Hondet, aita Gregoire Joannatey-ekin, Buchenwald-erat eta Dachau-erat. Berrogoi-ta bortzeko ekaineen, handik itzuli ziren, bizirik bainan xaharturik. Soldado deitu fraideak ala Alemania-n presoner zaudenak eta Lazkao-rat mendiz joan gazteak, denak itzuli ziren ; bakar bat da, herriratu orduko, ezindurik hila: aita Luis Idiart kanboarra. Beloke-ko elgargoa lotu da berriz bizitze bereziari, bere lan ixileri eta goiz-arratseko salmo kantatzeari.