Xipri Arbelbide
1939-1945 bitarteko gerran, Ipar Euskal Herria alemanek okupatua zegoen. Milaka gazte preso zeuden Alemanian. Bertako jendea Petain-en aldekoa zen: mariskalak mirespena sortzen zuen 1914-18ko gerrako gudarien artean, Verdun-eko guduaren irabazletzat hartzen batzuten. Beste batzuek, ordea, isilpean, laguntza ekartzen zioten erresistentziari, bereziki Frantzian eroritako hegazkin-gidariak eta naziek oldarturiko borrokalariak muga igaro eta Afrikako Iparraldeko indar libreekin bat egin zezaten.