Jean-Claude Larronde Aguerre
Egoera berezia izan arren, okupazio denboran (1940-1944) euskal kulturak bizirik iraun egin zuen Iparraldean. Marc Légasse-k bultzaturiko Aintzina (1942) aldizkariak eta 1943ko Apirilean Uztaritzen sorturiko Eskualdun Gazteen Batasunak -ofizialki euskal dantzari taldeen federazioa, baina batez ere abertzaletasunaren sustapen gunea zena-, euskal kulturaren iraupenaren eta are halako bizitasun baten lekukotasuna eman zuten.