Gure lan honetan, XVI eta XVII mendeetako gure portuen deiturak aztertzen saiatu gara, beti ere argitaratutako idatz iturrietan oinarriturik, bai eta mapa, karta eta portulanotan ere. Oinarri gisa hartu ditugu Oiarzabal, Poza eta Detxeberriren itsas gidaliburuak bai eta bere zenbait garaikideenak ere, gure itsasgizonek baliatzen zituzten portuak aztertzeko. Era berean saiatu gara, Ipar Atlantikoan erabiltzen zituzten arrantzaleku, zein portuen deiturekin, maiz hemengo izenak bererabiltzen baitzituzten.