Denboraren joanak Toponimian islaturik utziriko aztarnen bidez eskualdeen erro kulturalak berreskuratzea den eginkizun garrantzitsu horri jarraipena emanez, Oja ibaiaren Goi Haraneko toponimoen bilaketari ekiteko jarraipideak ezarri dira, alde menditsu horren toponimiaren aberastasunaren berri eman diguten lehengo autoreen lanak kontuan harturik. Lan honetan, gaurdaino egindakoa gainditu beharko duen metodologia gaurkotua aplikatu nahi dugu, toponimo gehienak eta horien aldaerak bildu nahiz eta horien kokapena ere azpimarratuz.