Martin Txintxurreta Albizua
Euskararen biziberritzea 1980ko hamarkadan abiatutako prozesu soziala da, euskarak hizkuntza gutxitu gisa galdu zituen esparruak berreskuratzeko. Prozesu horretan balio sinboliko handia izan zuen Euskal Irrati Telebistaren sorrerak, 1982an. Hain zuzen ere, sorrerako helburuetan euskara sustatzeko zeregina ezarri zitzaion. Lan honek EITBk euskararen biziberritzean egindako ekarpenei helduko die, hizkuntza-plangintzaren hiru arlotan (corpus-plangintza, estatus-plangintza eta jabekuntza- plangintza) bultzatutako ekimen nagusiak bilduz. • Hitz gakoak: Hizkuntza-plangintza, hizkuntza gutxituko hedabideak, euskararen biziberritzea, EITB.