Lanbide Heziketako zentro ezberdinetako esperientziak jasotzen ditugun atalean kokatu behar dugu artikulu hau ere. Bergarako Goi Berariazko Miguel Altuna Institutuaren egoera zein den azaltzen digu bertan Pello Arrondok, hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik. Ikastetxearen eskaintza hizkuntza ereduka zein den azaltzeaz gain, euskararen normalizazioari begira orain artean Institutuan egin dutena azaltzen digu lerro hauetan egileak, eta baita epe motzera dituzten erronkak eta helburuak zein diren ere. Lanbide Heziketako Ikastetxeek Hizkuntza Proiektu bat izatearen beharra nabarmentzen du egileak, besteak beste, eta proiektu horrek nondik jo beharko lukeen definitzen saiatzen da.