Joxe Urroz
Lanbide Heziketak Nafarroan, eta bereziki Elizondoko Lanbide Eskolan hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik zein egoera duen azaltzen digu Joxe Urrozek iritzi artikulu honetan. Nafarroako Gobernuaren babesean dauden ikastetxeetan euskaraz eskaintzen diren euskarazko zikloak urriak dira. Beste zenbait zentrotan ere, irakasleen borondatez, ikasgai batzuk euskaraz ikas daitezke. Elizondoko Lanbide Eskolan 1966tik gaur egun arte hizkuntzari dagokionean egin diren urratsak azaldu dizkigu egileak lerro hauetan. Ondoren, arloan nabari dituen hutsuneak zehazten dizkigu, besteak beste, euskarazko materialaren gabezia eta Nafarroan Lanbide Heziketan hizkuntza plangintzarik eza.