Multinazionalen errealitatea globalizazioak hauspotu duen fenomenoa da. Mundu-mailan ekoitzi eta saltzeak erakunde bati ekarri dizkion erronken artean dago hizkuntzen kudeaketarena, aniztasunaren kudeaketaren baitan. Artikulu honetan aztertzen dira kasu batzuetan kudeaketa ezegokiak ekar ditzakeen ondorio kaltegarri batzuk eta baita hizkuntzen kudeaketa egokia egin ahal izateko hainbat gako proposatu ere.