Rosa Ramos, Yolanda Olasagarre Mendinueta
Hezkuntza arlo garrantzitsua da haur eta gazteen portaera linguistikoak eraikitzeko. Hizkuntza jabekuntzarako funtsezko eragilea izateaz gain, eskola ikasleen atxikimendu linguistikoa osatu eta sendotzeko esparrua izan daiteke. Ikasleengana heltzeko, ordea, ezinbestekoa da irakasleekin lan egitea, hau da, irakasleen trebakuntza zaintzea. Artikulu honetan azalduko dugu bide horretan Nafarroako Euskarazko Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) koordinatutako Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izeneko formazio saioek eta gune digitalak egindako ekarpena. Batetik, orain arte ikusitako aukerak eta zailtasunak azalduko ditugu. Bestetik, ikasleen euskararen erabilera lortzeko, ahozko gaitasunaren nahikotasunarekin batera, beharrezkoa den hizkuntza atxikimendua modu sendo batez lantzera heltzeko behar diren aldeko baldintzak aletuko ditugu. Bukatzeko, ikasleen atxikimenduari eta motibazioari dagokienez, gure ustez maila teorikoan eta ikerketan kontuan hartzeko moduko aztergaiak aipatuko ditugu.