Leioa, España
Artikulu honek Donostiako hizkuntza-paisaia aztertzen du, Eleaniztasun Desorekatua Espazio Publikoetan eredua oinarri hartuta. Ereduaren lehen osagaiak hizkuntza-politikako prozesuetan jartzen du arreta; kasu honetan, udalaren hizkuntza-politika laburbiltzen da hiriko hizkuntza-paisaiari dagokionez. Bigarren osagaiak, berriz, hizkuntza-paisaiako elementuak sortzeko eta diseinatzeko prozesuak aztertzea du xede. Hirugarren osagaiaren bidez, hizkuntza-paisaian islatzen diren desberdintasun eta desorekei erreparatzen zaie. Atal horretan labur azaltzen dira Donostiako hainbat auzotako kaleetan eta San Martin merkatuan egindako zenbait ikerketaren emaitzak, zeinetan euskararen eta gaztelaniaren arteko harreman asimetrikoa nabarmentzen den. Ikerketen emaitzek erakusten dutenez, hizkuntza-paisaian euskarak presentzia handiagoa izatea eta, era berean, errotulu edo seinaleak elebidun eta eleaniztunak izatea hobesten dute parte-hartzaileek.