Oskar Zapata Solano, Iñaki Sagardoy Leuza
Nafarroa Garaian, azkeneko ikerketa soziolinguistikoek (2016 eta 2021) datu kezkagarriak agertzen dituzte euskararen sustapenari buruzko jarreratan. Azkenekoan, adibidez, herritarren %37a hizkuntzaren indarberritze ahaleginaren “aurka” azaldu zen, eta %33a “ez alde ez aurka”. Aldeko jarrerek euskararen biziberritze prozesuan izan dezaketen eragin positiboa aintzat hartuta, horietan eragiteko erabilgarri izan daitezkeen praktika, diskurtso, argudio edota metodoak bilatu eta esperimentatzeko erabakia hartu zuen Euskaltzaleen Topaguneak 2021ean. Horretarako, iritzi eta ahots anitzen bilketa eta kontraste dinamika abiatu zuen. Prozesu horren laburpena da hurrengo artikulua.