Josu Aztiria Urtaran
Eraldaketa global sakoneko garaiak eta aldaketak bizi ditugu eta euskararen biziberritzearen prozesuan zuzenean talka egiten ari dira; areago, geroz eta indar handiagoz egingo dutela ere, aurrera daiteke. Gure balio-sistema eta komunitate-sena erreproduzitzeko orain arte nagusi izan diren gizarte-interakzio, sozializazio- eta komunikazio-paradigmak eraldatzen ari dira nabarmen. Beraz, paradigma eta eraldaketa globalen garaia, adimen artifizialaren azken eztanda, justuki, euskararen biziberritze-prozesuaren geldotze-fase garaiotan datorkigu, eta arrisku handiak dakartza geldotze- fasearen kasuak erreproduzitu eta anplifikatzeko gai izan daitezkeelako. Aitzitik, adimen artifizialaren eta digitalizazioaren eztandak aukerak eta orain arte pentsaezinak ziren esku-hartze-paradigma berriak ekar ditzake. Geldotze-fase betean eta teknologiaren disrupzio berrien aurrean, erreakzio-egitura sendoak eratu eta eraiki beharrean gaude ezinbestean. Erreakzio horri bultzada emateko politika publiko digitalak euskarri garrantzitsuak izan daitezke.