Itzulinguru ikerketa proiektuak itzultzaile neuronalek (IN) euskara biziberritzeari egin ahal dizkioten ekarpenak aztertu ditu. Ikerketan hogeita bost eragilerekin osatu zen sare bat, guztiek esku-hartze esperimentalak egin zituzten bere jarduera-arloan eta, ondoren, haietan ikasitakoak gogoeta- saioetan partekatu zituzten. Artikulu honetan ikerketaren abiapuntua eta garapenaz gain, esku-hartzeetan ikasitakoak aurkezten ditugu: testugintzaren eraldaketak, testu-zainketa integrala, hizkuntza- -ideologien eraginak, gaitasun tekno-linguistikoen birdefinizioa, eta, funtsean, disposizio psikosozial eta dispositibo tekno-estrukturalak egoki artikulatzearen garrantzia teknologia ahalduntzaileak sortze aldera.