Artikulu honetan osasun arreta euskaraz jasotzeari buruzko pertzepzioa aztertzen da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) medikuntza ikasleen artean, eta osasun arreta kalitateari nola lotzen zaion, Galesen garaturiko ikerketa batean oinarrituz sortutako berariazko galdetegi baten bitartez. Galdetegia egokia dela ondorioztatzen da, eta etorkizunean azterketa zabalago bat egiteko aukera ahalbidetzen duela, Euskal Herriko herri ezberdinetan metodologia berdina erabiliz