Artikulu honetako ideiak Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroak argitaratutako liburu batean garatutako lanean oinarritzen dira. Liburua Things that are (said) and things that are not: a brief look at the ideological context of the Basque language da (Anabitarte 2022). Lan horretan, hizkuntza jokabideak eta, beraz, hizkuntzaren psikologia testuinguru ideologikoan kokatzea izan da helburua. Ideologiak sinesmen eta balio multzo koherente eta egonkor baten gisan hartu ordez, testuinguru ideologikoa erretorikoa dela argudiatzen da, eta euskararen testuinguruan ematen diren hainbat argudio eta kontra-argudio erretoriko seinalatzen dira.