Ir al contenido

Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Aldizkariaren helburu nagusia euskararen berreskurapen eta normalizazio lanetan diharduten eragileak soziolinguistika eta glotopolitikan jaztea da. Horretarako Euskal Herriko nahiz atzerriko (bereziki Europako) ekarpen esanguratsuak biltzen ditu.

Soziolinguistika alor aski disziplinartekoa denez aldizkariak ahalegin berezia egiten du aniztasun horri bide ematen, bai gaiei dagokionez, bai egileei dagokionez. Honela, aldizkariaren orrietan jurilinguistikan katedradun denaren gogoeta sakonak edo normalizazio ekimen bat burutu duen eragile baten azalpen xehea topatuko dituzu.

Aldizkariak arreta berezia jarri nahi du, halaber, Euskal Herriko mugetatik landa, Europan bereziki, gertatzen denari eta burutzen ari diren esperientziei. Honela aldizkariaren zenbaki guztietan Euskal Herriari buruzko lanez gain atzerrikoak ere topatuko dituzu, eta urtero gutxienez dosier bat eskaintzen zaio atzerriko herri baten errealitateari.


Mi Hispadoc

Ayuntamiento de LogroñoFundación Dialnet


Coordinado por: Ayuntamiento de Logroño