Joseba Sarrionandiaren obran bada atentzioa pizten digun korapilo bat:itsasoaren presentzia.Egileak itsasoarekiko erakusten duen tema, eta batzuetan lilura, itsasorik gabeesistitu ezin litezkeen hainbat kontzeptuetara ere hedatzen da, hala nola, portua,hondartza, mariñela, naufragoak, pinguinoak, bitakora kaiera... eta abar. Horiekguztiak izango ditugu zubi Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua-ren irakurketaproposamen berria egiteko.